Berriak

Atzealdea

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren diru-laguntzen programa aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Adimen Lehiakorra ekimena jasotzen du, enpresetan adimen lehiakorreko ekintzak egitea finantzatuko duena.

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren diru-laguntzen programa aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Adimen Lehiakorra ekimena jasotzen du, enpresetan adimen lehiakorreko ekintzak egitea finantzatuko duena.

03.11.2015

Imagen Listado Noticia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak hainbat ekintza egin ditu "Gipuzkoa, Ekiten duen Lurraldea" estrategia garatzeko.  Argitaratutako laguntza-programak bi jarduera-ildo ditu: batetik, enpresen arteko lankidetzako formulak garatzea —iaz jarri zen martxan—, eta, bestetik, ildo berri bat, enpresetan adimen lehiakorra garatzera bideratua.

 

Adimen lehiakorraren ildo berriaren helburua enpresak gaitzea da, inguruko aldaketei aurrea hartzeko, lehia-ingurunea hobeto menderatzeko, erabakiak hartzeko unean arriskuak saihesteko, berrikuntza produkturantz edo negozio-eredurantz bideratzeko edo aukerak identifikatzeko.

 

Ildo horretarako, guztira 400.000 €-ko diru-laguntza bideratu da, bi proiektu-mota hauetan baliatzeko:

 

1.- Adimen lehiakorreko dinamikak sartzeko eta/edo garatzeka.

 

2.- Adimen lehiakorraren alorrean enpresak gehiago kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko ekintzak garatzea.

 

Lehenengo proiektu-motan, onuradura Gipuzkoan dagoen edozein enpresa izan daiteke, eta laguntzak kostu hautagarrien % 75erainokoak izan daitezke. Bigarren proiektu-motan, berriz, diru-laguntzak kostuen % 100ekoak izan daitezke, eta onuradunak Gipuzkoako enpresa-elkarteak, klusterrak eta garapen-agentziak izan daitezke.

 

Eskaerak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta 2015eko azaroaren 23ko 12:00ak bitartean egin daitezke.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzen, beken eta diru-laguntzen atarian dago deialdiaren informazio osoa. Esteka honetan kontsultatu daiteke dekretua.

 

Aurkeztutako programa eskualdeetako garapen agentziekin, klusterrekin, enpresa

elkarteekin, aholkularitza entitateekin eta sektoreko beste eragileekin elkarlanean garatuko da. Horiek preskriptore moduan eragin dezaten saiatuko da Foru Aldundia, deialdi hauek enpresa txiki eta ertainetara irits daitezen.

 

Jatorri-data: 01.11.2015


Berri bilatzailea