Ez bazara gogoratzen zure pilulak hartzeaz, kapsula honek gogoraraziko dizu
Ez bazara gogoratzen zure pilulak hartzeaz, kapsula honek gogoraraziko dizu
25.11.2016
MITek eta Harvardeko Medikuntza Fakultateak (EEBB) sortutako kapsula sofistikatu bat gai da aste batzuez urdailean bizitzen geratzeko, eta botika modu gradual eta etengabean askatzeko. Hala, paziente batek denbora jakin batean behin pilula bat hartu behar duenean botika-mailen igoera-jaitsierek eragiten dituzten albo-ondorioak saihesten dira.
Kapsula hori polimero berriekin fabrikatuta dago, eta ahotik hartzen da. Urdailera iristean, bilgarria desegin egiten da, eta sei beso zurrun zabaltzen dira, izar-itxuran, gomaren antzeko material batez egindako nukleo bati lotuak. Geometria berezi horrek kapsulari pasabidea ixten dio piloroan (urdailak hesterantz duen irteera), baina elikagaiei pasatzen eragotzi gabe.
Jatorria: elespanol.com
Jatorri-data: 17.11.2016