Atzealdea
Zoruak zapaltzean elektrizitatea sortzeko sistema merke eta garbia
Zoruak zapaltzean elektrizitatea sortzeko sistema merke eta garbia
02.11.2016
Xudong Wang-en eta Chunhua Yao-ren taldeak sortutako metodoak erabilera on bat ematen dio ohiko hondakin-material bati: zuraren pulpa (produktu berriztagarria, merkea eta ugaria). Zur-pulparen parte bat zelulosa-nanozuntzez osatua dago, eta dagoeneko zoru batzuen ohiko osagaia da. Zuntz ñimiñoak dira, eta, kimikoki modu egokian tratatzen direnean, karga elektrikoa sortzen dute modu egokian tratatuta ez dauden nanozuntzak ukitzean.
Nanozuntzak bide-zoruan txertatzen direnean, lanparak elikatzeko edo bateriak kargatzeko aprobetxa daitekeen elektrizitatea sor dezakete.
Jatorria: Noticias de la Ciencia
Jatorri-data: 22.10.2016