Atzealdea
Balaztatze-energia berreskuratzeko Ingeteamen sistema
Balaztatze-energia berreskuratzeko Ingeteamen sistema
22.02.2016
Ingeteam euskal enpresak Vienako metroan aplikatuko du balaztatze-energia berreskuratzeko bere sistema. Teknologia horren bidez, metroak bere CO2-emisioak eta energia-faktura murriztu ditzake.
Ingeber sistema egokia da hiri-inguruko tren eta tranbietarako, haren bidez trenbide-trakzioaren energia % 10 eta % 30 bitartean berreskura baitaiteke.
Gaur egun, horrelako bost sistema daude instalatuta, besteak beste, Bilboko metroan eta Bielefeld-ekoan (Alemania).
Jatorria: Euskadi Tecnología
Jatorri-data: 09.02.2016