Berriak

Atzealdea

SSABek, LKABek eta Vattenfallek ekimen bat abiarazi dute CO2-rik gabeko altzairuaren industriarako

SSABek, LKABek eta Vattenfallek ekimen bat abiarazi dute CO2-rik gabeko altzairuaren industriarako

25.04.2016

Gizartea iraunkorragoa eta ingurumenarekin errespetutsuagoa izan dadin ahaleginduta, SSABek, LKABek eta Vattenfallek industri garapeneko proiektu bat abian jarri dute Suediako altzairuaren industrian dagoen karbono dioxidoaren arazoa konpontzeko. Orokorrean, proiektu honetan sartuta dauden enpresak altzairua ekoiztean karbono dioxidoaren ordez ura igortzen duen prozesu batekin hasiko dira lanean.

Suedia posizio berezian dago honen moduko proiektu bat garatzeko; izan ere, altzairu industria espezializatua eta berritzailea du, energia ez-fosila eskuragarri du eta bere burdin minerala kalitate handikoa da.

Jatorri-data: 11.04.2016


Berri bilatzailea