Berriak

Atzealdea

Gipuzkoako teknologia Marteren orbitan

Gipuzkoako teknologia Marteren orbitan

19.11.2015

Gipuzkoako Added Value Solutions (AVS) enpresaren bi garapen teknologiko aukeratu ditu Europako Espazio Agentziak tripulaziorik gabe bidaliko duen misio baten proiektuan parte hartzeko. Marteren satelite baterako misioa da, eta han materiala bilduko dute, gero Lurrean, unibertsoaren jatorria aztertzeko.

Elgoibarko enpresak lurreratze-trena diseinatuko du, bai eta materiala jasoko duen beso mekaniko bat ere.

 

Jatorri-data: 15.11.2015


Berri bilatzailea