Berriak

Atzealdea

Bihotz ehuna, belkro itxurakoa, bihotzak konpontzeko

Bihotz ehuna, belkro itxurakoa, bihotzak konpontzeko

07.09.2015

Imagen Listado Noticia

Ez da gauza berria laborategian bihotzeko muskuluen zelulak haziaraztea. Arazoa da sarritan zelula horiek ez dutela batere antzik gorputzean ditugunekin.  Bihotzaren benetako zelulak ingurune berezi batean hazten dira, proteina eta laguntzako zelulez egindako aldamio natural ugari dituen ingurune batean, zehazki, eta aldamio natural horiek laguntzen diete bihotzaren zelulei daukaten eta taupadak egiteko hain egokiak diren forma eta sendotasuna izaten. Laborategian hazi diren zelulek, ordea, ez dute askotan laguntza baliabide horiek, eta amorfoak eta ahulak izan ohi dira.

Kanadan, Torontoko Unibertsitatean, irakaslea den Milica Radisic ingeniari biomedikoaren lantaldea gorputzaren zelulak garatu eta bizi direneko giroak ahalik eta zehatzen imitatzen dituzten ingurune artifizialak diseinatzeko ahaleginetan aritu da erabat, eta azkenean zelula gogorragoak eta erresistenteagoak lortu ditu.

Kaltetutako bihotzak konpontzeko erabili daitekeen ehun artifiziala sortzea da proiektuaren azken helburua. Teknologiaren izaera modulurrak errazago egin beharko luke txertoa pertsonalizatzea, paziente bakoitzarentzat. Inplantatu beharreko ehuna ebakieta kirurgikoa hasi baino pixka bat lehenago prestatzea egongo litzateke, eta ehunak behar adinako neurria eduki zezakeen. Polimerozko aldamioak bera biodegradagarrria da; gorputzean inplantatu eta hilabete batzuetara desegiten da, prozesu gradualean, eta azkenean gorputzak xurgatzen du.

Jatorri-data: 01.09.2015


Berri bilatzailea