San Luis Potosiko Tekniak Rear eta Front Beam salduko dizkio General Motorsi, Arkal Automotiverekin elkarlanean
San Luis Potosiko Tekniak Rear eta Front Beam salduko dizkio General Motorsi, Arkal Automotiverekin elkarlanean
01.04.2016
Proiektua, berez, GMren plataformarako Rear eta Front Beam hornitzean datza; horniketa INALFA 1.TIERaren bitartez egingo da eta GMren bi modelotarako izango da.
Akordioak berrikuntza erronka da, izaera multiteknologikokoa baita. Izan ere, injektatutako piezak dira hodi galvanizatuen eta ahozabalduen zati desberdinen gainmoldekatzeekin, brontzezko 4 txerto zirkularrez gain. Horretarako, 1100Tonako injekzio makina bat erabiliko da. Tekniak Mexikon duen country manager Jorge Ibarrak adierazitakoaren arabera, “proiektu hau erronka handia da Dibisiorako eta ziur gaude PPAParekin eta SOParekin lotura duten jarduera guztietan arrakasta izango dugula, eta horrek piezen eskaera handia ekarriko digula 2017ari begira”.
Gaur egun negoziatzen ari da hodi metalikoak San Luis Potosiko lantegian bertan fabrikatzea, bai eta txertoak Teknikak Mexikoko Hirian duen doitasunezko mekanizazio plantan fabrikatzea ere.
Jatorria: Interempresas
Jatorri-data: 21.03.2016