Berriak

Atzealdea

Tele-laguntza prediktiboa adimen artifizialari esker

Tele-laguntza prediktiboa adimen artifizialari esker

22.01.2016

Ibermáticak sortutako konponbidea plataforma adimendun bat da, predikziozko analisi-algoritmo aurreratuetan oinarritzen dena. Sistemak aplikazio mugikorrak  eta etxean kokatutako hainbat sentsore erabiltzen ditu informazioa jasotzeko erabiltzailearen eguneroko jarduerari buruz. Ondoren, historial kliniko kodifikatuan oinarritutako osasunari buruzko informazio pertsonalizatuarekin osatzen dira bildutako datuak.

Hala, plataformak automatikoki ikasten ditu pertsona bakoitzaren ohiturak, eta gai da ezohiko egoerak edo erabiltzailearentzat arriskutsuak izan daitezkeenak detektatzeko. Halakorik gertatuz gero, sistemak denbora errealeko alarma bat bidaltzen dio familiari, zaintzaileari edo profesional medikoari, sasoiz esku har dezaten.

Une honetan plataforma probatzen ari dira Euskadiko hainbat ingurune errealetan, eta emaitzek diote %81etik gorako zehaztasuna duela ohitura arruntak detektatzean.

Jatorria: SPRI

Jatorri-data: 03.01.2016


Berri bilatzailea