Atzealdea
Thales Alenia Space-k eta Poly-Shape-k orain arte satelite baterako 3D inprimaketa bidez egin den pieza metalikorik handiena egin dute
Thales Alenia Space-k eta Poly-Shape-k orain arte satelite baterako 3D inprimaketa bidez egin den pieza metalikorik handiena egin dute
21.07.2016
Industria aeroespaziala 3D inprimaketako teknologien onuradun nagusietako bat da, aukera ematen baitu pieza bakar eta konplexuak, metalezkoak nahiz plastikozkoak, denbora-epe laburretan fabrikatzeko, hala ekoizpen-denborak eta -kostuak murriztuz.
Koreasat-5A eta Koreasat-7 komunikazio-satelite korearretan erabili dira 3D bidez satelite baterako egin diren pieza metaliko handienak. Kasu honetan, antenaren euskarria izan da; 447x204x391 mm-ko neurria du eta 1,13 kg-ko pisua.
Thales enpresak diseinatu zuen pieza, eta Poly-Shape-k (Frantziako 3D inprimaketa-zerbitzuen hornitzaile bat da) inprimatu zuen 3Dn. ConceptLaser-en 3D inprimagailu industrial bat erabili zen hura fabrikatzeko.
Jatorria: Imprimalia 3D
Jatorri-data: 10.07.2016