Berriak

Atzealdea

Toyotak ikerketa zentro bat sortuko du AEBetan gidatze autonomoa lantzeko

Toyotak ikerketa zentro bat sortuko du AEBetan gidatze autonomoa lantzeko

25.04.2016

Imagen Listado Noticia Toyotak jakinarazi duenez, hirugarren TRI zentro bat sortuko du (Toyota Research Institute) Estatu Batuetan. Zehazki, Ann Arborren egongo da zentroa, Michigango Unibertsitate campusaren ondoan, eta han adimen artifizialean, robotikan eta materialen zientzian ikerketak finantzatuko ditu. Toyotak herrialde horretan izango duen hirugarren TRI zentroa da, izan ere, Palo Alton beste bat du (TRI-PAL), Stanfordeko Unibertsitatearekin elkarlanean, eta beste bat Cambridgen (TRI-CAM), MIT Massachusetts Institute of Technology erakundearekin elkarlanean. Eraikitzaile japoniarraren iturriek jakinarazi dutenez, TRI-ANNek ekainean irekiko ditu ateak, 50 bat laguneko plantillarekin.

Jatorria: Auto Revista

Jatorri-data: 14.04.2016


Berri bilatzailea