Adimen artifiziala ikertzeko eta garatzeko enpresa bat sortu du Toyotak
Adimen artifiziala ikertzeko eta garatzeko enpresa bat sortu du Toyotak
22.11.2015
Toyota Motor Corporationek (TMC) enpresa berri bat sortuko duela iragarri du. Toyota Research Institute Inc. (TRI) izena du enpresa berriak, eta adimen artifiziala eta robotika izango ditu langai nagusi. Silicon Valleyen izango du egoitza, Stanfordeko Unibertsitatetik gertu, Palo Alton, Kalifornian (AEB), eta bigarren zentro bat izango du Cambridgen, Massachusetts Institute of Technology (MIT) zentroaren ondoan. I+Gko enpresa berriak 2016ko urtarrilean ekingo die bere operazioei.
Japoniako eraikitzailearen ustez, adimen artifizialak “asko lagundu dezake etorkizuneko industri teknologiei eusten eta industria erabat berria sortzen”. Arrazoi hori dela eta, hasteko 1.000 milioi dolarreko inbertsioa egingo du datorren bost urtean, hasierako bi zentroak ezarri eta langilez hornitzeko eta operazioak abian jartzeko. MIT eta Stanfordekin batera unibertsitate bakoitzean adimen artifiziala ikertzeko zentroak sortzeko datozen bost urteetan zehar egingo den 50 milioiko inbertsioari batuko zaio ekarpen hori.
Jatorria: Auto Revista
Jatorri-data: 10.11.2015