Ulma Construcción-ek Socon erosi du, Estatu Batuetako hego-ekialdeko kostaldean hazteko
Ulma Construcción-ek Socon erosi du, Estatu Batuetako hego-ekialdeko kostaldean hazteko
22.09.2016
Ulma Construcción kooperatibak (Oñati, Gipuzkoa) Estatu Batuetako Socon Forming & Shoring enpresa erosi du. AEBko merkatuan duen posizioa indartu eta hazi nahi du eragiketa horrekin, hura baita Ulmaren bezero diren Espainiako eraikuntza-enpresa askoren helmuga.
Konpainia txiki bat da Socon, eta Georgian eta Alabaman ditu bulegoak. “Enkofratuen eta zerbitzuen hornitzaile ezaguna” da eraikuntzaren merkatuan Estatu Batuetako hego-ekialdeko kostaldean, kooperatibako informazio-iturrien arabera. Eragiketa horri esker, eremu horretan duen presentzia handitu eta indartu ahalko du Ulmak.
Estatu Batuetako filial berriak hainbat proiektu egiten ditu; bizilagunen egoitza-eraikinak, garaiera handiko eraikinak, ospitaleak, urak tratatzeko instalazioak eta zubiak eraikitzen ditu, besteak beste.
Jatorria: Expansión
Jatorri-data: 12.09.2016