Berriak

Atzealdea

ULMAk 314 milioiko finantziazio-hitzarmen bat sinatu du, nazioartekotzea indartzeko

ULMAk 314 milioiko finantziazio-hitzarmen bat sinatu du, nazioartekotzea indartzeko

20.08.2015

Imagen Listado Noticia

ULMA taldeak 314 milioi euroko finantziazio-hitzarmen bat sinatu du bankuen sektorearekin hurrengo urteetarako, inbertsio berriak egiteko eta nazioartekotze-estrategia indartzeko.

Eragiketa horretan, 150 milioi euroko mailegu bat jaso du sei urterako eta kapital zirkulatzailea finantzatzeko zenbait lerro, 164 milioi eurokoak, bi urterako.

Duela gutxi sinatu dute hitzarmena ULMAk eta erakunde hauek osatutako banku-pool batek: Santander, BBVA, Popular, Sabadell, Caixabank, Laboral Kutxa, Bankinter eta Nafarroako Rural Kutxa.

Salmenta bateratuen zifra 2015ean 719 milioira igotzea aurreikusten du taldeak; % 8ko igoera, alegia.  Zenbateko horretatik, enpresak aurreikusten du 565 milioi nazioarteko merkatuetatik etortzea; hau da, zenbateko guztiaren % 80.

Jatorria: SPRI

Jatorri-data: 21.07.2015


Berri bilatzailea