Atzealdea
Gazte ekintzaile batek mikrotxip bat garatu du, lotailu-hausturak saihesteko
Gazte ekintzaile batek mikrotxip bat garatu du, lotailu-hausturak saihesteko
21.04.2016
Arduino teknologia eta software librea erabiliz, tibia eta femurraren arteko bihurdura-maila neurtzeko gai den mikrotxip bat sortu du. Bihurdura hori 35 gradu baino gehiagokoa bada, deskarga elektriko bat bidaltzen du koadrizepsaren kanpoko bastora. Horrek pertsona geldiarazten du, eta, hala, haustura gertatzea eragozten du.
Txip horren arazoetako bat da kirolariak edo hura erabili nahi duenak lotailuan eta koadrizepsaren barruko bastoan txertatu behar duela. Horretarako, ez dago ebakuntza kirurgikorik egin beharrik; injekzio batez sar daiteke.
Jatorria: Euskadi Tecnología
Jatorri-data: 15.03.2016