8 Robot berri batek elementu gogorrak eta bigunak konbinatzen ditu salto egiteko
8 Robot berri batek elementu gogorrak eta bigunak konbinatzen ditu salto egiteko
26.08.2015
Batzuetan, ingeniariek naturan dauden formak beren garapenetan baliatzen dituzte. Orain, ikertzaileek olagarroaren gorputza izan dute inspirazio-iturri —aho gogor bat zurruntasun progresiboko gradiente bateko gorputz bigun bati konektatuta— 3D inprimaketari esker elementu gogorrez eta bigunez egindako robot bat garatzeko.
"Erabiltzen dugun 3D inprimagailuak aukera eman zigun gradualki leunagoak diren polimerozko geruzak jartzeko eta gogortasun-gradiente desberdineko elementuak sortzeko", azaldu dio SINCi Michael Tollerrek, Sciencen argitaratu den azterketaren egileetako batek. Tollerrek, San Diegoko Unibertsitateko ikertzailea bera (Kalifornia, AEB), azaldu du robotaren gorputza teknologia horrekin egiteak "aurrekaririk gabeko estruktura konplexu bat" garatzeko aukera ematen duela. "Bi zati nagusi ditu robotaren gorputzak: hiru hanka pneumatiko dituen gorputz leun bat eta nukleo zurrun bat, potentziaren eta autokontrolaren erantzule diren osagaiak dituena eta ezkutu erdibigun batez babestua dagoena. Bi zatiak elkarri lotuak daude", azaldu du Tollerrek.
Diseinu berri horiek ikerketa aeroespazialaren alorrean erabil litezke etorkizunean.
Jatorria: madri+d
Jatorri-data: 07.08.2015