Berriak

Atzealdea

Intsulinazko adabaki adimendun bat erabil liteke diabeteserako injekzioen ordez

Intsulinazko adabaki adimendun bat erabil liteke diabeteserako injekzioen ordez

07.07.2015

Intsulinazko injekzioak iraganeko kontu bihur litezke diabetesa duten pertsonentzat, Ipar Karolinako Unibertsitateko (UNC) eta Ipar Karolinako Estatuko Unibertsitateko ikertzaile batzuen asmakuntza bati esker. Ikertzaileok "intsulinazko lehen adabaki adimenduna" sortu dute, zeinak odoleko azukre-mailen igoerak detekta baititzake eta intsulina-dosiak jariatu odolean, hala behar denean.

Adabakia ehun orratz ñimiñoz baino gehiagoz estalita dago. Betile baten neurrikoa da orratz bakoitza. "Mikroorratz" horiek intsulinaren biltegiratze-unitate mikroskopikoz eta glukosa hautemateko entzimaz beteak daude, eta haiek beren karga segituan askatzen dute odoleko azukre-mailak altuegiak direnean.

Azterketa aste honetan argitaratu da Proceedings of the National Academy of Sciences (PNAS) aldizkarian.

"Adabaki bat diseinatu dugu diabetesarentzat: azkar egiten du lan, erabilerraza da, eta material biobateragarri ez-toxikoez egina dago", azaldu du azterketaren egileetako batek, Zhen Guk, Ipar Karolinako Estatuko Unibertsitateko Ingeniaritza Biomedikoko Saileko irakasleak. "Sistema osoa pertsonaliza daiteke, kontuan izan ditzan diabetesa duen pertsona baten pisua eta intsulinarekiko sentikortasuna; beraz, adabakia are adimendunagoa izan daiteke".
 

Jatorria: Heraldo de Soria

Jatorri-data: 21.06.2015


Berri bilatzailea