Berriak

Atzealdea

Adabaki txiki batek zure bihotzeko jarduera monitorizatzen du elektrokardiograma batek bezalaxe

Adabaki txiki batek zure bihotzeko jarduera monitorizatzen du elektrokardiograma batek bezalaxe

08.01.2016

Imagen Listado Noticia

Lau zentimetroko adabakia besaurrearen barruko zatian eransten da, eskumuturraren parean, eta elektrokardiograma batek jasotzen duen informazio bera jasotzen du.

Ikertzaileen esanetan, datuak ahalik eta fidagarrienak izan daitezen, idealena da pazienteak ez sentitzea monitorizatzen ari direla. Eta adabaki horrekin lortzen da hori: 0,004 milimetro lodi da, eta elektrodo ñimiñoekin eta datuak biltegiratzen diren lekura informazioa igortzen duten anplifikadoreen lerro batez egina dago. Oso malgua da, eta gai da hura daraman pertsonak eragindako "ohiko deformazioak" jasateko. Silikona elastikozko mintz bat du, haren egonkortasuna eta memoria handitzen dituzten urrezko nanopartikulak dituena.

Science

Jatorria: Unocero

Jatorri-data: 01.01.2016


Berri bilatzailea