Berriak

Atzealdea

Argazkietako objektuak 3D objektu interaktibo bihurtzen dituen programa bat

Argazkietako objektuak 3D objektu interaktibo bihurtzen dituen programa bat

07.09.2015

Softwareak, Natasha Kholgade Banerje Carnegie Mellon Unibertsitateko ikaslearen lankidetzarekin garatu baita, ohiko argazki bat analizatzen du – bi dimentsioko argazki  laua – eta bertan agertzen diren objektuak identifikatzen ditu.

Ondoren, objektu horiekin bat datozen 3D ereduak bilatzen ditu, interneten libreki eskuragarri daudenen artean –auto bat, aulki bat edo origamiko irudi bat— eta argazkia eraldatzen du, «objektua atera eta hiru dimentsioko ereduarekin ordezkatzen du, eredua argazkikoaren kolore eta testuretara egokituta. 3D eredu bat izanik, osorik dago bere hiru dimentsiotan,baita  irudian ikusgai ez dauden zatiak ere.

Argazkiko jatorrizko objektu estatikoa ez bezala, hiru dimentsioko eredua manipulatu egin daiteke eta animazioa eman ahal zaio, argazki barruan mantenduta, irudi finkoaren espazioaren barruan mugituta.

Jatorria: Inside Science

Jatorri-data: 11.08.2015


Berri bilatzailea