Berriak

Atzealdea

Autobideetan elektrizitate jasangarria sortzeko modua aztertzen ari da proiektu bat

Autobideetan elektrizitate jasangarria sortzeko modua aztertzen ari da proiektu bat

01.10.2015

ESPHERA proiektuak (Energia Berriztagarrien Ekoizpen eta Bilketa Sistemen Azterketa) azterketa teoriko bat egin du autobideei argiztapen-sistemak, ordainlekuak eta abar elikatzeko beren elektrizitate propioa sortzeko aukera emango lieketen zenbait teknologiari buruz. Horretarako, etorkizun handieneko teknologia batzuk aukeratu dira, irizpide ekonomikoak, eraginkortasuna, jasangarritasuna eta ingurumen-inpaktua kontuan hartuta.

Lehendik dauden eta sendotuta dauden energia-iturri berriztagarriak aztertzeaz gain —fotovoltaikoa, eolikoa eta geotermikoa, adibidez—, merkatuko beste sistema berritzaile batzuk ere aztertu dira. Haien artean, itxaropen handiena Vortex-ek sortu du: haizearekin kulunkatzen den zutoin bat da, eta elektrizitatea sortzen du iman-joko bati esker.

Jatorri-data: 22.09.2015


Berri bilatzailea