Kostaldeak kudeatzen eta pertsonen erreskatea hobetzen laguntzen du aplikazio batek
Kostaldeak kudeatzen eta pertsonen erreskatea hobetzen laguntzen du aplikazio batek
06.08.2015
Sistema berria oso erabilgarria da; izan ere, sorosleei aukera ematen die aplikazioaren bidez irudi zeihar batezbestekotuak sortzeko, beharraren arabera, korronteak identifikatu ahal izateko.
Gurutze Gorriko kideak arduratuko dira hondartzan gertatzen diren gorabeherak erregistratu eta aplikazioan sartzeaz; horri esker, hobeto aztertu ahal izango da egindako lana, eta, beraz, proposamenak egin ahal izango dira salbamendu-lanak hobetzeko. AZTIko teknikariek trebatuko dituzte erakunde humanitarioko kideak aplikazioa erabiltzen eta datuak sartzen.
KOSTASystem sistema teknologia berritzaile oso erabilgarria da kostaldea kudeatzeko; izan ere, informazio oso interesgarria ematen du kostaldeko lerroaren higadurari, area-barrei, korronteei, uren uhertasunari eta monitorizatutako hondartzen erabiltzaile-dentsitateari buruz.
Funtsean, teknika da irudi finkoak lortzea bideo-kameren bidez; denboraldi batez, aldi erregular batzuetan behin hartuko dira irudi horiek. Denboraldi horretan hartutako irudi guztiak argazki bakar batean sartuko dira, eta lortutako informazioaren erreferentzia geografikoak zehazten dira. AZTIk, gaur egun, KOSTASystem estazioak dauzka Bizkaiko hiru hondartzatan (Mundaka, Bakio eta Muskiz) eta Gipuzkoako bitan (Zarautz eta Ondarreta).
Jatorria: SINC
Jatorri-data: 22.07.2015