Berriak

Atzealdea

Bihotz-biriketako bizkortzearen teknika ezagutzen duten pertsonak aurkitzeko gai den aplikazio bat

Bihotz-biriketako bizkortzearen teknika ezagutzen duten pertsonak aurkitzeko gai den aplikazio bat

29.06.2015

Imagen Listado Noticia

Bizitzak salbatzen dituzten aplikazioak. Edo horretan saiatzen dira, behintzat. Era horretako zerbitzu eta tresnen merkatua nabarmen hazi da, bai erabiltzaile-kopuruan, bai diru-sarreretan, eta osasunerako pentsatutako proposamenak plazaratuz doa.

SMS-lifesavereko suediar ikertzaileek 2010ean aurkeztutako proiektu baten garrantzia egiaztatu dute. Proiektuak mugikorrentzako aplikazio bat proposatzen du, bihotz-biriketako bizkortze-teknika ezagutzen duten pertsonei ohartarazten diena kalean bihotza gelditu zaion pertsona batengandik gertu baldin badaude. Horrela, pertsona horren bizitza salbatzeko aukerak gehitzea lortu nahi da.

Laguntza emateko gai diren pertsonei ohartarazteko, gertu baldin badaude, mezu bat azkar bidaltzea proposatzen du tresna honek. Ikertzaileen kalkuluen arabera, bihotzeko bat izan ondoren bizirik irauteko aukera % 14 handiagoa da pertsona berehala bizkortzen bada.

Jatorria: ABC Tecnología

Jatorri-data: 10.06.2015


Berri bilatzailea