Berriak

Atzealdea

Segurtasun-eserleku berri batek gidariari gogorarazten dio haur bat daramala

Segurtasun-eserleku berri batek gidariari gogorarazten dio haur bat daramala

24.09.2015

Imagen Listado Noticia

Urtero hiltzen dira haurrak autoetan, autoak aparkatuta daudenean har dezaketen tenperatura altuaren ondorioz. Zifrak oso handiak dira Estatu Batuetan, eta, nahiz eta Europan txikiagoak izan, antzeko kasuak ere gertatzen dira. Gehienetan, 1etik 5 urtera bitarteko haurrak izaten dira, autoaren atzeko jarlekuan beren segurtasun-eserlekuan ahaztuta utzita.

Guraso gehienek hori inoiz ez litzaiekeela gertatuko uste badute ere, heriotza bat prebenitzen saiatzeko, Evenflo enpresak —munduan liderra haurrentzako produktuetan—, teknologiara jo du, eta gidariari haur bat ibilgailuan duela ohartarazten dion eserleku berri bat diseinatu du. Advanced SensorSAFE Embrace DLX da, eta ibilgailu berrietan soinu txiki baten bidez argiak piztuta utzi dituela, bidaiariren batek gerrikoa ez duela lotu eta abar gidariari jakinarazten zaion moduan funtzionatzen du.

 

Patricia Pérez.

Jatorria: Tendencias 21

Jatorri-data: 31.08.2015


Berri bilatzailea