Atzealdea
Pegatina batek zure odol-fluxua neurtzen du, zauden tokian zaudela
Pegatina batek zure odol-fluxua neurtzen du, zauden tokian zaudela
10.12.2015
Zenbat odol dabil zure zain, arteria eta kapilarretan? Orain, gailu eramangarri batek eman ahal izango dizu informazio hori. Azalera egokitzen den adabaki malgu bat da. Azalaren azpiko odol-fluxua zehatz mapatzeko, bero-sentsore ñimiñoak erabiltzen ditu, eta osasun-adierazle garrantzitsu horren bereizmen handiko ikuspegia eman diezaieke medikuei.
Sistema berria asmatu dutenek diote prest dagoela ingurune kliniko batean erabiltzeko, zehazki azaleko osasuna monitorizatzeko, azala txertatu zaien pazienteetan, adibidez.
Sistema hau, beste metodo berritzaile eta ez-erasokorren aldean, askoz ere erabilerrazagoa eta merkeagoa da.
Jatorria: Technology review
Jatorri-data: 02.11.2015