Berriak

Atzealdea

Dronak mahasti eta ardoen kalitatea neurtzeko

Dronak mahasti eta ardoen kalitatea neurtzeko

29.10.2015

Imagen Listado Noticia

Hegal finkoko Sensefly eBee Ag drona erabilita, 35 ha mahastiren gainean hegan egin dute. Operazio hau mahats-bilketaren garai bete-betean egin dute, eta horrek aukera eman du eremuen araberako bilketa selektiboa egiteko, are kalitate hobeagoko ardoak lortzeko.

Hegaldian hartutako datuak zenbait formatu eta indizetan jasotzen dira, besteak beste NDVI indize agronomikoan, zeina behatutako landareen kantitatea, kalitatea eta garapen-maila zehazteko erabiltzen baita. Ematen duen datu garrantzitsuena haien bizkortasuna da. Datuak infragorrien hurbileko espektroko kameren bidez jasotzen dira.

Teknologia horrekin, nekazaritza-errendimendu hobea lortzen da, baliabide hidriko eta fitosanitario eta ongarritzeko baliabide gutxiago kontsumituta.

Jatorri-data: 14.10.2015


Berri bilatzailea