VGo, telepresentzia mugikorreko robota
VGo, telepresentzia mugikorreko robota
21.07.2015

Setesca teknologia-aholkularitzako enpresak iragarri berri du VGo merkaturatu duela Espainian esklusiban. Telepresentziako robot bat da, hurbil ez dagoen pertsona batekin komunikatzeko gai dena. Urrunetik kontrola daiteke sistema; beraz, hizlariak nahi duen noranzkoan mugi dezake.
Osasungintzara, hezkuntzara eta enpresetara bideratuta dago. Erabilerraza da: urrunetik konektatzen den pertsonak, VGO aplikazioa tabletan edo ordenagailuan instalatu behar du, bisitatu nahi duen kokapenean klik egin eta sistema han instalatu. Besterik ez.
WiFi bidez konektatzen da, eta kalitate handiko konexioa du. Robotak pantaila bat du goiko aldean, eta haren bidez ikusten da beste leku batean dagoen erabiltzailea, haren bidez entzuten zaio, eta han dauka bideoak hartzeko kamera.
Bestalde, mugitzeko ere oso erraza da. Sagua nahi den noranzkoan mugitu besterik ez da egin behar. Gainera, pantaila okertu daiteke, gauza jakin bat ikusteko. Telepresentziako robot honen helburuetako bat da telekomunikazio-sistema gisa erabiltzea desgaitasunen bat edo immunoeskasiaren bat duten ikasleek, batetik bestera mugitu ezin direnek.
Horrez gainera, sistema honen bidez, joan-etorrietako kostuak murritz daitezke eta produktibitatea handitu.
Jatorria: El Correo
Jatorri-data: 30.06.2015