VineRobot II, nazioarteko mahastizaintza-sektorearentzako aliatu berria
VineRobot II, nazioarteko mahastizaintza-sektorearentzako aliatu berria
26.10.2016
Sentsore berri bat, fluoreszentzia ikusmen artifizialarekin konbinatzen duena eta mahatsa biltzeko unerik egokiena zein den zehazten laguntzen duena; ultrasoinu-sentsoreak; baterien autonomiaren kontrol handiagoa eta eguzki-panelak dituen karrozeria biodegradagarri bat.
Espainiako, Alemaniako, Frantziako eta Italiako ikertzaile eta mahastizain batzuk Europako VineRobot proiektuaren esparruan lantzen ari diren mahastizaintzako robot-prototipo berriaren berrikuntzetako batzuk baino ez dira horiek. Errioxako Unibertsitatea da proiektuaren koordinatzailea, eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Nekazaritzako Robotikako Laborategia bazkideetako bat da. Valentziako Unibertsitate Politeknikoak du proiektuaren zuzendaritza teknikoa.
Bigarren prototipo hori gai izango da mahastietatik modu automatikoan ibiltzeko, eta ekoizleentzat bereziki garrantzitsuak diren zenbait datu denbora errealean lortuko ditu; adibidez, hostoek duten nitrogeno-kantitatea eta mahats-mordoen antoziano-maila.
Jatorria: Ciudad Politécnica de la Innovación
Jatorri-data: 04.10.2016