Berriak

Atzealdea

Trenbide-pasaguneetako segurtasunerako ikusmen artifiziala

Trenbide-pasaguneetako segurtasunerako ikusmen artifiziala

19.11.2015

Sistema horretan, ez dago kamera gehiago instalatu beharrik, lehendik dauden azpiegiturei adimena gehitu baizik. Irtenbide horri esker, hauteman daiteke pausagunean geldirik dagoen edozein traba —pertsona, objektu— hesiak jaitsita dauden edo mugimenduan ari diren une berean.

Tresna horren oinarrian, Begicontrol softwarea dago. Gertaerak eta alarmak urrunetik monitorizatzeko, baliabideak kudeatzeko eta bideoak erakusteko sistema bat da, eta gai da alarmak baloratu eta interpretatzeko, eta abisu bat bidaltzeko kontrolgunera, dagokion eremuko bideoa erantsita, segurtasuneko operadoreak edo langileak "bizkor eta eraginkortasunez jardun dezan istripuak eragozteko".

Jatorria: Euskadi Teknologia

Jatorri-data: 07.11.2015


Berri bilatzailea