Aplikazioak eta adibideak

Patenteen analisia

Ingurune teknologikoaren portaera analizatzeko informazio-iturri baliotsuenetako bat patenteak dira. 2013an (eskura ditugun daturik berrienen arabera), munduko asmatzaileek 2,6 milioi patente eskatu zituzten; 2012an baino % 9 gehiago. (Iturria: WIPO)

Baina patenteak, asmakizun bat babesteko baliagarriak izateaz gain, haiek eta haien alorrak analizatzen baditugu, beste helburu hauetarako ere baliagarriak dira:

  • Sektore teknologikoen eta arlo teknologikoen aurrerapen-erritmoa neurtzeko
  • Joera teknologikoak analizatzeko.
  • Lehiakideen, asmatzaileen eta korporazioetako taldeen jardueren profilak ezagutzeko.
  • Ikerketa eta garapenerako aukera estrategikoak detektatzeko.

Trebakuntza-pilula honetan, ikusiko dugu patenteen analisi bat zer den eta adimen lehiakorrari zer eman diezaiokeen.

pdf-wPilula deskargatu