Nola egiten da

Adimen lehiakorrerako tresnak

Merkatuan, tresna asko daude gaur egun, adimen lehiakorreko lanak egiteko lagungarri izan daitezkeenak. Asko doanekoak dira.

Tresna horiei esker, prozesua automatizatu egin daiteke, eta, hala, informazioa bilatu, erauzi, iragazi, kudeatu, partekatu eta/edo banatzeko lanak erraztu. Informazioa analizatzen laguntzen duten beste tresna aurreratuago batzuk ere badira.

Tresna horiek eta eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea lagungarria izan daiteke erabakitzeko haietako zein aukeratu nahi dugun adimen lehiakorreko jardueran erabiltzeko.

Ondoren, doako zenbait tresna eta baliabide aipatuko ditugu, funtzioaren arabera sailkatuak.

pdf-wPilula deskargatu