Edukiak
INDUSTRY 4.0 Alemaniak hasitako estrategia bat da, eta laster batean egin zuen bere Europar Batasunak. Estatu Batuetan eta Japonian, antzeko estrategiak landu dira, Digital Factory izenarekin.
Proiektuak —lehentasun estrategikoa du— fabrikazioarekin zerikusia duten industria tradizionalen "konputerizazio adimenduna" sustatzen du. Europako eskualde industrializatuenek azkar ikusi dute enpresa- eta ekoizpen-ehunak biziberritzeko aukera.
Horren harira, zenbait ekintza egin dira, hala nola Eusko Jaurlaritzaren "Euskadiko Espezializazio Adimendunaren Plan Estrategikoa" eta "Basque Industry 4.0 - 4.0 Industria. Fabrika Adimenduna".
Hurrengo proiektuaren helburua, 4.0 Industriari buruz ikuspegi orokor bat ematea da eta ondorengo puntuetan antolatuta dago:
- Industria eta iraultza
- 4.0 Industria Teknologiak
- 4.0I-ko enpresak
- Aukerak eta erronkak
- 4.0 Industriako pertsonak
- Ezarpenen adibideak
- Ekimenak eta programak
Ondoren aipatzen den txostena Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko eragileek egin dute.