Nola egiten da

Adimen Lehiakorreko prozesua ezartzea

Zehaztutako estrategiaren, informazio-beharren eta eskura dauden baliabideen arabera diseinatu eta ezarri behar da erakunde batean adimen lehiakorreko prozesua. Horrez gain, aldatuz joan behar du, erakundearen beharretara eta lehia-ingurunera egokitzeko.

Adimen lehiakorreko prozesua ezartzeko, komeni da urrats batzuei jarraitzea, bai prozesua definitzeko, bai enpresaren barne-antolaketa zehazteko, parte hartu behar duten langileei, bideratuko diren baliabideei eta laguntza-tresnak aukeratzeari dagokienez. Halaber, adimen lehiakorraren emaitza ebaluatu ahal izateko, adierazle batzuk zehaztu behar dira, eta prozesua neurtzeko sistema bat ezarri behar da.

Trebakuntza-pilula honetan, egin beharreko urratsak eta adimen lehiakorreko prozesua arrakastaz ezartzea bermatzeko gakoak azaltzen dira. 

pdf-wPilula deskargatu