Nola egiten da

Zaindu beharreko faktore kritikoak. Definizioa eta erabilera

UNE 166.002 arauaren arabera, zaintza-prozesuaren lehen fasean, zaindu beharreko faktore kritikoak identifikatu behar dira. Honela definitzen ditu arauak: “erakundetik kanpoko alderdiak, zeinen bilakaera oso garrantzitsua baita erakundearen lehiakortasunerako: sortzen ari diren teknologiak, gaur egungo lehiakideak eta lehiakide izan daitezkeenak eta merkatuen eta inguruaren garapena”.

Oso garrantzitsua da zaindu beharreko faktore kritikoak behar bezala zehaztea, sistema eraginkorra izan dadin, eta ahaleginak erakundearentzat interesgarriak diren gaietara bideratzea.

Pilula honetan, zaindu beharreko faktore kritikoak identifikatzeko eta hautatzeko lagungarriak izan daitezkeen zenbait formula ematen dira, eta adimen lehiakorreko sistema nola ezarri azaltzen da, faktore horiei erantzuteko.

2.3. Pilula. Zaindu beharreko Faktore Kritikoak. Definizioa eta erabilera.  

pdf-wPilula deskargatu