docuteca-energia  

Material aurreratuak

Zenbait sektoretan material aurreratuak aplikatzea erronka handia da industriaren lehiakortasuna eta garapen jasangarria hobetzeko.

Zenbait sektoretan material aurreratuak aplikatzea erronka handia da industriaren lehiakortasuna eta garapen jasangarria hobetzeko.

Material aurreratuak elementu gakoak dira balio erantsi handiko fabrikazioaren hornikuntza-katean. Zeharkako arlo teknologikoetan (besteak beste, osasunaren teknologiak, bizitzaren zientziak, elektronika eta fotonika) eta merkatuko ia sektore guztietan aurrera egiteko oinarri ere badira.

Material berriak diseinatzean, bizi-ziklo osoa sartzen da, hots, materialak hornitzen direnetik haien balio-bizitza amaitzen den arte; horren helburua da haiek eraldatzeko behar diren baliabideak murriztea eta gizarte- eta ingurumen-inpaktua minimizatzea.

 Material aurreratuak material-mota guztien barruan sartzen dira, eta honela sailkatu daitezke:

  • Metalezko materialak
  • Prestazio handiko polimeroak
  • Material zeramiko aurreratuak
  • Material konposatuak
  • Biomaterialak.

Material aurreratuetan berrikuntzak eginez gero, prozesu eta produktu errentagarriagoak eta ingurumena gehiago errespetatzen dutenak garatu ahal izango dira.

Dokumentu-biltegi honen asmoa da material aurreratuei buruzko erreferentziazko dokumentuak biltzea, guzti-guztiak ez bada ere.