Zer da Adimen Lehiakorra

Zergatik Adimen Lehiakorra

Adimen lehiakorreko jarduerak egiteak onura asko ditu, eta, horregatik, baliabideetan inbertitzeak erruz konpentsatzen du erabakiak hartzeko unean informazio egokia izateak duen kostua.

Ondo antolatutako adimen lehiakorreko sistema baten bidez, hau lor daiteke:

  • Aldaketa - eta aukera-seinaleak identifikatzea.
  • Mehatxuak, lehiakide berriak eta produktu eta zerbitzu berriak detektatzea.
  • Negozioari eragiten dioten lege- eta araudi-aldaketen inguruan egunean egotea.
  • Kontsumo-joerak ezagutzea (bezeroen eskaera edo behar berriak).

Informazio hori gogoeta-prozesuetan sartzeak lagundu egingo du erabaki zuzenak hartzen, eta enpresaren lehiakortasuna hobetuko du.

Gainera, ondo antolatutako adimen lehiakorreko jarduerak beste onura batzuk ere ekarriko dizkio enpresari. Hurrengo dokumentuan jakingo duzu zein diren onurok.

pdf-wPilula deskargatu