Zer da Adimen Lehiakorra

Zer da

UNE 166006:2011 Arauak - I + G + Baren Kudeaketa: Zaintza Teknologikoko Sistema eta Adimen Lehiakorra - honela definitzen du ADIMEN LEHIAKORRA: “negozio-giroari, lehiakideei eta erakundeari buruzko informazioa biltzeko eta analizatzeko eta, gero, haren esanahia eta eraginak komunikatzeko prozesu etikoa eta sistematikoa, erabakiak hartzen laguntzera bideratua”.

Definizio horrek diziplina honen oinarrizko bi atalak bateratzen ditu. Lehenengoan, inguruari buruzko datuak eta informazioa biltzen dira; bigarrengoan, datu horiek aztertu egiten dira, eta zenbait arlotan erabakiak hartzeko erabiltzen dira.

Alor horiek bat etorri behar dute erakundearen estrategiarekin, eta ezinbestekoa da alorrok definitzea adimen lehiakorraren jarduera bideratzeko.  

pdf-wPilula deskargatu