Aplikazioak eta adibideak

Zaintza sare sozialetan

Sare sozialak gero eta protagonismo handiagoa hartzen ari dira informazio iturri moduan. Beraien bilakaera izan da C2C eredu batetik (kontsumitzailetik kontsumitzailera, edo erabiltzaileetatik erabiltzaileetara), eta oro har eremu pribatuaren eredu batean, B2C ereduetara igarotzea (negoziotik kontsumitzailera), eta, azkenik, B2B ereduetara (negoziotik negoziora).

Edonola ere, sare sozialetan zaintza egitea planteatzen denean, ez dira bitartekoa eta helburua nahastu behar. Helburua izan daiteke kontsumitzaileek produktu jakin bati buruz duten iritzia jakitea, lehiakide bat monitorizatzea, amaierako bezero bat… eta, horretarako, informazio iturri moduan sare sozialak erabiltzen dira. Hau da, sare sozialek informazio iturriaren rola jokatzen dute.

Sare sozialetan zaintzarako faktore kritikoak monitorizatzeko erabil daitezkeen informazio iturririk ezagunenean artean atariak daude, esaterako:

  • Facebook
  • Linkedin
  • Twitter
  • Youtube
pdf-wPilula deskargatu